Bannerra

Erakusketa birtuala

Josu Santesteban

Nabarra aldizkaria-k idatzia


 

Judas Arrieta

Judas Arrieta-k idatzia

Gaztea izan arren, Judas Arrietaren ibilbidea luzea eta oparoa da. 2006an, artista gazteentzako lehen saria eman zion Caja Madrid banketxeak. Bere lanak hainbat museotan ikus ditzakegu; besteak beste, Guggenheim museoan edo Bartzelonako Asia House-n.

Judas Arrieta euskal arte garaikidearen esparruan izen ospetsua dugu. Duela bost urte, Manga Art Studio sortu zuen Txinan eta, bertatik, artelanak sortzeari ekin dio modu berezi eta berritzailean. Bere azken proiektua Art Z izenekoa da, eta bertan, artearen alde ludikoa eta dibertigarria irudikatu nahi du. Jostailuartea dela esan genezake. Bere karikaturak panpin bihurtu ditu, eta horiekin, hainbat ekimen eta artelan ekoitzi ditu orain arte.

Arrietak hainbat tokitan egin izan ditu erakusketak: Euskal Herrian, Espainian, Alemanian, Finlandian, Japonian, Korean, Txinan eta abar. Manga japoniarrak eragin handia izan du Arrietaren lanean, baina baita Asiako ekialdeko kulturak edota Europako arte garaikideak. Guztiak nahasi eta lengoai berria sortu du euskal artista honek, bildumak egiteko panpintxoak erabiliz, besteak beste.

Bestalde, Arrieta diziplina anitzeko artista da, eta margolanak, marrazkiak, eskulturak edota bideo artea jorratu izan du. Telebistan ere aritu izan da, ekialdeko kulturari buruz mintzatzen, batez ere, mangaren esparruan.


 

Swoon

Nabarra aldizkaria-k idatzia

Swoonen benetako izenabizenak, benetako nortasuna, misterio bat dira. Badakigu New Yorken jaio zela, eta Brooklyngo Prat...

Haurrak eskolara joaten, emakumeak txirrindulan ibiltzen, gazteak jolasean... Swoon artista estatubatuarraren lanetan jende xehea da protagonista.

Swoonek eguneroko gaiak jorratzen ditu, sentiberatasun berezi batekin, eta edozein izan daitekeenez bere marrazkien protagonista, edozein horma, harresi, pareta edo kale kantoi izan daiteke mihisea.

Izan ere, Swoonek kaleko bazterrak erabiltzen ditu bere artea aske uzteko. Paretetara itsatsitako papera erabiltzen du, eta bertan, ohiko eszenak margotzen ditu, irudiotan ikus daitekeen legez. Emakume honek karrikak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatzen ditu, eta berari esker, hirian zehar ibiltzea esperientzia berritzailea bihurtu da artea gustuko duten askorentzat.

New Yorkeko marrazkilari eta kale-artista honen inspirazio-iturriak anitzak dira, expresionismo alemaniarretik hasita, Indonesiako txotxongiloetara. Horregatik, bere artea, oraindik orain, toki askotan delitua den arren, Swoonen lanak hainbat museotan izan dira ikusgai, kaleko artea galerietara eramanez.


 

Polo Gartzia

Polo Gartzia-k idatzia

Margolari iruindar hau gaztetatik murgildu zen artearen munduan, hainbat ikastaroren bitartez. Komiki munduan Napartheid-en eskutik sartu zen eta gaur egun Axular aldizkarian kolaboratzen du. Hainbat kartel lehiaketa irabazi ditu (2001 eta 2002ko Baztandarren Biltzarra edo 2002ko San Fermin Txiki, besteak beste).

 

Hemen agertzen diren artelanak Polo Gartziak berriki prestatu duen erakusketa bateko koadroak dira, akuarelak eta ikatz marrazkiak. Euskal Herriko pirineoetako bi aldeetako etxe eta herrien marrazkiak dira. «Biziki gustatzen zait gure etxeak eta herriak zer nolako kokapena duten naturan adieraztea, Otsagi aldekoak, harriz eginiko etxeak, sendoak, serioak, grisa kolorekoak eta Baztan aldekoak, harriz egindakoak ere, baina hauek azken hauek, gorri eta txuri kolorekoak, sendoak baina Otsagikoak baino eztiagoak», azaldu digu. Finean, gure etxeek, gure herriek, pertsonen beharrak eta nahiak islatzen omen dituzte.

 


 

Orria: 1 Guztira: 3

«HasieraAurrekoa123HurrengoaAmaiera»

Multimedia

Euskara kultur elkargoa

Bannerra

Koldo Mitxelena

Bannerra
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.