Elkarrizketak
«Bira honekin, gure aurreikuspen baikorrenak ere gainditu ditugu»
Nabarra aldizkaria-k idatzia
Su Ta Gar

Pozik al zarete emaitzarekin?
Aitor Gorosabel: Bai, oso pozik. Lan handia izan da, beti bezala. Bai 20. urteurrenaren bira prestatzea baita CD bikoitza eta DVDa ekoiztea ere oso prozesu konplikatua izan da: kontzertuak nolakoak izango ziren aurretik pentsatu; joko genituen kantuen aukeraketa egin; gitarrak, pianoa eta gainontzeko instrumentuak prestatu... Eta gero, biran murgilduta geundela, lan berri hau grabatzeko aukera sortu zen. Pena eman zigun horren ekimen polita ez grabatzeak, 20 urte ez direlako egunero betetzen. Estudioan, grabazioaren ostean ere lan handia egin dugu. Hogei bat egunez aritu gara diskoa eta DVDa ontzen.
Zuzeneko lan bat estudioan nahastea disko arrunt bat grabatzea baino errazagoa izan behar duela ematen du...
A.G.: Bai, zuzeneko disko bat, izenak berak dioen moduan, zuzenean grabatua dagoenez, estudioan nahasketak soilik egin behar direla dirudi, baina ez da horrela. Gauzak txukuntzen edo soinuak "garbitzen" hasi eta denbora luzea eman dezakezu horretan.
Gehiago irakurri: «Bira honekin, gure aurreikuspen baikorrenak ere gainditu ditugu»
2. Linea: Pigalle
Ion Orzaiz Galarza-k idatzia
Michel estazioaren mutur batean dago; Pauline, bestean. Esperoan dira, hurrengo trena noiz etorriko. Zeharkako begiradatxoak bota dizkiote elkarri behin baino gehiagotan. Begi-kolpe laburrak, lotsatiak, kukuka ari diren horietakoak. Batak bestearen presentzia nabaritzen du uneoro. Badakite hor direla biak. Bakar-bakarrik. Esperoan, hurrengo trena noiz etorriko.
Paulinek mutilaren sorbaldetan pausatu du begirada. Istant batez, aurpegira so egitea otu zaio, baina Michelen niniekin topo egin du bat-batean, eta burua beheratu behar izan du, zapatilen lokarriak zehatz mehatz aztertu nahi izanen balitu bezala. Ezin irribarrea ezkutatu. Michelek ikusi du neskaren keinu bihurria, eta berari ere irriñoa marraztu zaio ezpainetan. Apur bat hurbildu da, paretan zintzilikaturik dagoen metroaren planoa ikusteko aitzakiarekin. Jakina, planoari ez dio jaramonik ere egin (bizitza osoa Parisen eman ondoren, nola ez ditu bada linea eta geltoki guztiak ezagutuko!), eta berehala paratu da neskaren aldamenean. Pauline ez da aldendu.
Gorbatadun talde bat builaka jaitsi da metro estaziora. Ostiralean egin zuten laneko bazkariaz ari dira. Altu. Altuegi. Michelek kopeta ilundu du, amorratuta. Neskarekin zuen memento intimoa hautsi dute ahobero zalapartatsuek.
Metroa berehala heldu da, kirrinka eta harrabots artean. Ate beretik sartu dira Pauline eta Michel.
«Opus Dei-ri esker sartu nintzen pornoaren munduan»
Ion Orzaiz-k idatzia
Testua: Ion Orzaiz
Argazkiak: Torbe / Putalocura.com
TORBE. Porno aktorea eta zuzendaria:
Pelikula erotiko baten errodajearen erdian topatu dugu Torbe barakaldotarra: «Pajotes y Esteso» izeneko parodia pornografikoa. Filma, bere aurreko lanak bezala, «porno-freak» delakoaren erakusle da, eta betiko osagaiak biltzen ditu: sexua (aldaera guztietan), umorea eta maltzurkeria. Maitatu ala gorrotatu. Halaxe da Torbe, jaun-andreok: sexua, beste edozeren gainetik, dibertigarria izan behar duela oroitarazten digun laguna.
Zer da, zehazki, porno freak delako hori?
Sexua, umorea eta pornoarekiko errespetu falta erabatekoa uztartzen dituen generoa da. Gutxik dakiten arren, freak pornoa Euskadin sortu zen, euskal emakumeek gizonei egiten zizkieten maltzurkeriak oinarri hartuta; hau da, gizonak erotzen ibili, beti gora eta behera, azkenean, larrurik ez jotzeko. Horren aurrean, gizonek bi jarrera har ditzakete: bata, edatearena, euskal herritarrek txiki-txikitatik egin ohi dutena; eta bestea, porno zinemara jo.
Beraz, Euskal Herrian larrutan egitea ezinezkoa dela dioen mito hori errealitatean oinarrituta dago...
Bai, jakina, egia da. Erreal-erreala. Ni aspaldi jabetu nintzen horretaz. Antxon Urrosolok 1993an edo 1994an ETB2n egiten zuen eztabaida saio batean esan nuen lehenbiziko aldiz.
Gehiago irakurri: «Opus Dei-ri esker sartu nintzen pornoaren munduan»
«Beti hastapenetan dabilen taldea gara»
Ion Orzaiz Galarza-k idatzia
BARRICADA • Rock taldea
Testua: Ion Orzaiz Galarza
Argazkiak: Josu Santesteban
Badirudi ibilbide luzeko rock izar gehienak “greatest hits” eta halakoak argitaratzera mugatzen direla, behin izandako arrakasta apur bat gehiago zukutu nahian. Ez da Barricadaren kasua. 1936ko Gerra Zibila oinarri hartuta, disko kontzeptuala ondu dute, garaiko literatura eta poesiaren erreferente nagusien ildoa jarraituz. Izenburua: “La tierra está sorda” (gor dago lurra), Luis Cernudaren olerki batetik hartutako bertsoa. Kasu: lan malenkoniatsu eta lasaia espero dutenek hobe dute beste zer edo zer entzun, diskoak egurra emanen baitu. Abisatuta zaudete.
Diskoa grabatu berri duzue. Ze fasetan zaudete memento honetan?
Alfredo Piedrafita: Itxaroteko fasean gaude [barrez]. Diskoa urriaren 20an kaleratuko dugu eta, eguna iritsi baino lehen, azken xehetasunekin ari gara: portada definitiboa aukeratu, diskoarekin batera joanen den liburuxkari azken ukituak eman, eta abar. Hori guztia aste honetan bertan amaitzea espero dugu. Egia esan, unerik txarrenean gaude, itxarotea besterik ez baitzaigu gelditzen.
Boni: Hau izan da diskoa grabatu eta masterizatu ondotik gehien itxaron behar izan dugun aldia. Disko berezia da guretzat eta, azken egunean presaka eta korrika ibili baino, nahiago izan dugu dena patxadaz prestatu.
Artikulu gehiago...
- «Artzaintsak negarrez jarraitzen du Ibardingo mugan»
- «Objektibitatea ez da existitzen, gezur hutsa da»
- «Zarama beti egon da hor, nire buruaren txokoren batean»
- «Irakurlea tentela ez dela ikasten hasi naiz»
- «Igela nobela beltzari loturik dago; guretzat ez da inolako desohorea»
- «Pertsonek bezala, herriek ere bat egin dezakete musikaren bitartez»
- «Nire liburuetako protagonistak ez dira heroiak, gizakiak dira»
- «Foruak galdutako subiranotasunaren errautsak besterik ez dira»
Orria: 1 Guztira: 4
«HasieraAurrekoa1234HurrengoaAmaiera»


