Antzerkia
Mundua dantzan
Iñigo Uharte-k idatzia

Egun berezi hau pertsona orok hitz egin dezakeen hizkuntza bakarrari eskainita dago, gure gorputzei eta arimei atxikitako hizkuntzari, gure arbaso eta umeen hizkuntzari.
Egun hau jainko, guru eta arbasoei, hau da, noizbait erakutsi eta inspiratu gaituzten horiei eskainia dago, mugiarazi gaituen abesti, bulkada eta une horri.
Bere idoloak bezala mugitu nahi duen haur horri eskainia dago, baita «zuk egin dezakezu» dioen amari ere. Egun hau iraganeko usadioak egungo istorioetan eta etorkizuneko ametsetan eraldatzen dituzten sinesmen, kolore eta kultura guztietako pertsonaiei eskainia dago.
Egun hau dantzari eskainia dago, dantzak dituen dialekto zenbaezinei eta adierazi, eraldatu, bildu eta gozarazteko duen neurrigabeko gaitasunari».
Akram Khan koreografo eta dantzari britainiarraren hitz hauek ongietorria eginen diote aurtengo Dantzaren Nazioarteko Egunari. Bera izan da mundu osoan zehar irakurriko den hitzaldi hau idazteko hautatua, bere ibilbide artistiko oparo eta emankorrean zehar egindako merituengatik.
HORTZaren urteMUGA
Iñigo Uharte-k idatzia

Hortzmuga Teatroa taldeak urteak beteko ditu 2009 honetan zehar eta, espero zitekeen bezala, ospakizuna taula gainean egin dute. Gainera, urtebetetze oparia guretzat, ikusleentzat, izan da, Eguberri garaian estrenatu baitzuten beren lan berria: “Metro bateko ametsak”, Julen Gabiriaren liburu batean (“Metro bateko letrak”) oinarritutako antzezlan irudimentsu eta bikaina, familia osoa antzokira eramateko moduko harribitxi horietako bat.
Lehenbiziko hitzordua Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen, urtarrilaren 2tik 5era, eta hurrengoa, Galdakaon, urtarrilaren 10ean. Datorren hitzordua Euskal Herritik kanpo izanen da: Xixongo FETEN aurrentzako antzerkialdi europearrean, martxoan.



