Bannerra

Nabarra 105 zka


nabarra_105Abenduko hotzari aurre egiteko asmoz, NABARRA aldizkaria bero-bero dator. Erotismoa eta sexua ditugu hizpide hilabete honetako zenbakian, eta horretarako, gure kolaboratzaileak "biluztu" egin dira... metaforikoki (eta kasuren batean, baita fisikoki ere).
Edorta Jimenez idazleak euskal literatura erotikoari so egin dio, euskal "Eros"-aren mapa egin nahian. Horixe dugu abenduko NABARRAren erreportaje nagusia. Jimenezek, gainera, "Stock 13" liburu erotikoa kaleratu berri du Txalaparta argitaletxearen eskutik, eta bere alabak, Irati Jimenez idazleak, horren inguruko gogoeta idatzi du gure aldizkarirako propio.
Gastronomiaren eta sexualitatearen arteko lotura ere aztertuko dugu, hamar errezeta erotikorekin gure zentzumenak goxatuz, eta hilabete honetako elkarrizketa nagusia Torbe porno aktore eta zuzendari portugaletetarrari eskaini diogu.
Sexuarekin lotura duten beste hainbat eduki topatuko dituzu hilabete honetako NABARRAn, gure ohiko sekzioen baitan, baina horiek guztiak ezagutzeko, kioskora jo beharko duzu, Euskal Herriko aldizkaririk beroena topatzeko.


Zabaldu
Reddit! Del.icio.us! Mixx! Free and Open Source Software News Google! Live! Facebook! StumbleUpon! TwitThis Joomla Free PHP

Multimedia

Euskara kultur elkargoa

Bannerra

Koldo Mitxelena

Bannerra
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.