10 URTEREN BURUAN NABARRA ALDIZKARIAK ARGITARATZEARI UTZIKO DIO

 

Irakurle estimatua,

Egoera ekonomikoak bultzatuta Nafarroan lehenbizi eta Bizkaian orain, Nabarrak ateak itxi ditu. Harpideduna bazara azaroa-abenduko alea jaso beharko zenuke 2011 bukatzeko. 2012an, bide berriei ekinez ospatuko dugu maien zibilizazioaren bukaera.  

Eskerrik asko zure urteotako maitasunagatik.

Dudarik bazenu idatzi, arren, nbr.aldizkaria@gmail.com helbidera

 

Nabarrak Kultur Elkartearen prentsaurreko deialdia

10 URTEREN BURUAN NABARRA ALDIZKARIAK ARGITARATZEARI UTZIKO DIO

Nabarrak Kultur Elkarteak ere ezin izan du Bizkaian jarraitu Nafarroan sortu zen aldizkariarekin, egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistemak itota. Bihar jakin araziko dute erabakia eta emango dituzte argibideak prentsaren aurrean.

Lekua: Elkar Megadenda

Helbidea: Poza Lizentziatua 14, Bilbo

Eguna: Abenduaren 20an.

Ordua: 11.00etan

Irati Jimenez, zuzendariaren azken aldizkaria, eta Esteban Montorio arte zuzendaria bertan egongo dira.

 

Prentsaurrekoaren ondotik edo lehenago argibiderik nahi izanez gero, edo elkarrizketarik lotu, arren, deitu Irati Jimenezi honako telefono honetara: 685 690 527

  • Facebook: profile.php?id=100001033712555
  • Twitter: ene_be_erre